Gazta zati bat jaten dugunean, gehienetan zaporea dastatzen dugu eta sabela betetzen dugu, batez ere; ez dugu pentsatzen nola zaintzen dituzten ardiak, zeintzuk diren osagaiak, nola ekoizten dituzten gaztak… Misterio hauek guztiak ikasteko, Baztarrika baserrira joan gara eta artzainak gai honi buruz azalpen asko eman dizkigu.
Baserri honetan ekoizten dituzten gaztak Idiazabal jatorrizko deitura daramate eta oro har, gaztak saltzeko arau batzuk bete behar dituzte; adibidez, hirurehun ardi baino gehiago ezin dute eduki, gazta bakoitzak bere zenbakia eraman behar du, urtero bi aldiz ustiategia aztertzera joaten dira, esnearen kalitatea neurtzen da…Baldintzak onak badira, urtero sei mila gazta ekoizten dituzte, ferietan eta dendetan hamabost euroan kiloa saltzeko.
Ardiei dagokienez, egunean bitan, belarra, alpapa eta pentsua jaten dituzte eta makinaz jetziak zan dira; horrela, jeztea askoz errazagoa da. Jetzitakoan esne guztia zortzi gradutan ontzi batean gordetzen dute. Gazta egiteko, bi osagai beharrezkoak dira: esnea eta gatzagia. Hala ere, osagai garrantzitsuena esnea da eta gazten kalitatea esnearen arabera asko aldatzen da. Horregatik, ardien janaria nahiz zainketa, kontuan hartu behar dira eta horiek ondo zainduz gero esnearen kalitatea ezin hobea izango da.
Bestalde, gazta bat egiteko pauso batzuk eman behar ditugu. Lehenik eta behin, esne gordina berotu egin behar da, hogeita hamabi gradutaraino heltzen denean gatzagia bota eta utzi hogeita hamar minutu mamitu arte. Bigarrenez, tresna batekin orea emeki-emeki moztu eta eragin behar da; horrela mamia eta gazura nahastuta geratzen dira. Hirugarrenez, mamia lortzeko, gazura kendu behar diogu eta kendutakoan mami hori gaztaren ontzietan sartu behar dugu. Bukatzeko, gazta lehortu egin behar da; zenbat eta denbora gehiago utzi, orduan eta gogorragoa izango da zaporea.
Egiteko prozesua ikusi ondoren, zorionez, Bazterrikako bi gazta mota dastatu ditugu: bat, zaharragoa eta bestea gazteagoa. Biak oso gozoak zeuden; benetako zaporea eta, gainera, hemengoa. Supermerkatuetara joaten garenean, batzuetan gazta merkeena erosten dugu, jakin gabe nongoa den. Nire ustez, hemengo produktuak bultzatu behar ditugu eta horretarako erosleok erosi behar ditugu. Bai, agian, hemengo gazta atzerrikoa baina garestiagoa izan daiteke, baina, era berean, zaporetsuagoa izango da eta etekinak betiko multinazionalek irabazi beharrean, hemengo baserritarrek irabaziko dituzte.